'Urak eramandako bideak' ezagutzen

Mirari Altube Arrese 2017ko azaroaren 13a

Urkulu, Dixaguen, Ubao, Zelaikua, Okinekua… eta beste hainbat baserri desagertu ziren urtegiko uren azpian. Zahar-pozu, Santa Ines iturria, Goiko bidea… iturriak, errekatxoak, bideak ere ur azpian geratu ziren. Baita orduko istorioak ere; zenbat kontu eta bitxikeria! Horiek guztiak ezagutu zituzten ia 80 lagunek joan den zapatuan.

Julen Abasolok gidatuta eta bertako auzotarrek lagunduta sei kilometroko ibilaldia kontu kontari egin zuten urtegiaren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak