Bi lagun zauritu dira Aretxabaletan izan den istripu batean

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 12a, 21:18

20:05 inguruan gertatu da istripua GI-627 errepidean, Aretxabaletarako hegoaldeko sarbidean. Bi autok talka egin dute, eta auto baten barruan harrapatuta geratu da lagun bat. Suhiltzaileen laguntzarekin atera dute Ertzaintzaren esanetan eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman.

Bigarren zauritu bat ere izan da eta hori Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errepidea dagoeneko garbitu dute eta pasatzeko trabarik ez dago, baina kontuz gidatzeko gomendatu dute Segurtasun Sailetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak