Bizikletak garbitzeko gunea egingo dute Markole auzoan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko aza. 10a, 14:17

Bizikletak garbitzeko gunea egingo duten lekua.

Iaz, herriko bizikletazaleek bizikletak garbitzeko gunea egitea eskatu zioten Aretxabaletako Udalari, eta, 300 sinadurarekin babestuta, Markole auzoan jarriko dute.

Mikel Uribetxeberria Kirol zinegotziak adierazi duenez: "Aukera ezberdinak aztertzen ibili gara, eta, azkenean, Ibarran dagoen emergentzia-gunea aprobetxatzea erabaki dugu. Bertara ur hodia eraman dugu eta mangera bat egongo da bizikletak garbitzeko. Ur zikinak euri uretara bideratuko dira, eta, horregatik, debekatua egongo da inolako xaboi edo antzeko produkturik erabiltzea".

Egingo dituzten lanak

Lan hauek egingo dituzte: ur hornidura eramango dute, mangera jarriko dute ura mozteko balbulekin, ur kontagailua jarriko dute kontsumoa kontrolatzeko eta zaborra kudeatzeko atea zabaltzeko zegoen txip bidezko sistema kenduko dute; gune irekia izango da. Askok erabiliko dutenez, garbi mantentzeko eta arduraz erabiltzeko eskatu du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak