Hitzaldi labur bat eskaini zien jokalari gaztetxoei zelairatu aurretik eta, ondoren, UDAko gainerako entrenatzaileekin batera jardun zuen lanean. Entrenamendu saioa bukatutakoan postalak banatu zizkien bertaratu ziren guztiei Garciak, sinatutako poster txikiak.
"Izandako jarrera eredugarria eta gure taldeari erakutsitako begirunea eskertu gura dizkio UDAk Garciari" jakinarazi dute zuzendaritzako kideek eta gaineratu: "UDA oso harro dago atzokoan Manu gure artean edukitzeagatik, eta gureak egiten ditugu Manuk transmititutako balio guztiak: elkartasuna, adiskidetasuna, ikasketen garrantzia... Horrexegatik guztiagatik biziki eskertzen diogu. Milesker, Manu Garcia".
