Portugaldik, Italiatik eta beste hainbat lekutatik etorritakoen artean jardun zuen norgehiagokan 13 urteko gazteak. Lehenengo itzulian borroka guztiak irabazi zituen; eta bigarrenean, txapeldunari izan ezik gaineratu guztiei. Hala, bigarren sailkatu zen baina puntuetara berdinduta lehenengoarekin.