Hitzaldia, karta joko txapelketak eta gehiago Basotxoren eskutik

Mirari Altube Arrese 2017ko aza. 3a, 08:30

Basotxo erretiratuen elkarteko taberna.

Zahartze aktiboaren gaineko berbaldia eskainiko du Rosi Rosado psikologoak datorren eguenean, hilaren 9an, Basotxo erretiratuen elkartean, eta egubakoitzean musean eta tutean jardungo dute.

Lanean ekin zioten udazkenari Basotxo erretiratuen elkarteko kideek eta hala jarraituko dutela iragarri dute: "Lana eta umorea izan ditugu azken ekitaldietan Kultura Astean eta Lodosako irteeran, esaterako. Eta orain, beste eskaintza batzuekin gatoz", adierazi dute zuzendaritza batzordeko kideek.

Eguenean, hilaren 9an, Rosi Rosado psikologoak zahartze aktiboaren gainean egingo die berba: Zahartze aktiboaren erronkak gehiago eta hobeto bizitzeko. Basotxoko aretoan izango da, 18:00etan. Egubakoitzean, ostera, tute (11:00) eta mus (18:00) txapelketak jokatuko dituzte eta irabazleak eskualdeko txapelketarako sailkatuko dira; izena emateko azken eguna gaur da.

Azaroaren 17an, gaztaina-jana izango dute elkartean bertan (18:00). Eta hilaren 18an, La casa de Bernarda Alba antzezlana ikustera joango dira Bilboko Euskalduna jauregira. Izena emateko Basotxoko bulegotik pasatu behar da; azken eguna hilaren 10a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak