Hunkituta esan diote agur Hector Prietori

Mirari Altube Arrese 2017ko urr. 31a, 08:11

Alternatibako kideak krabelinak uzten Hector Prietoren omenez.

Mojen komentua izandako eraikinean elkartu ziren Hector Prieto Rosadoren senideak hura agurtzeko eta haren bueltan herritar mordoa; aretoa lepo beteta eta kanpoan beste horrenbeste lagun. Udalbatzako kideek, Alternatibakoek, EH Bildukoek, UDAkoek, argazki artxibokoek, boccian elkarrekin jokatutako lagunek, kuadrillakoek… hunkituta esan zioten guztiek agur.

Hileta zibila hasteko Unai Elkoro alkateak eskaini zizkion berba batzuk zinegotzi zen Prietori eta haren senideei. Gero Alternatibako lagunek izan zuten hura gogoan, bereziki haren lanerako inkernua eta borrokarako indarra. Aretxabaletako artxiboko lagunek ere hainbat lan egin zituzten harekin, eta horixe azpimarratu gura izan zuten besteak beste, kirolarekiko eta bereziki UDArekiko zuen zaletasuna; eta Aretxabaletari zion maitasuna. Bukatzeko kuadrillakoek hartu zuten hitza, eta elkarrekin bizitakoak izan zituzten gogoan: eskola kontuak, han eta hemen egindako bihurrikeriak, lagun arteko bizipenak…  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak