Bi peoi kontratatu gura ditu Udalak eta ingeniari teknikarien lan poltsa osatu

Mirari Altube Arrese 2017ko urr. 30a, 12:56

Bi peoi kontratatzeko deia egin du Udalak lan barik daudenendako. Baldintzak dira besteak beste, Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea eta Aretxabaletan erroldatua. Ingeniaritza tekniko edo antzeko ikasketak dituztenekin, ostera, lan poltsa osatu gura dute. Azaroaren 10ean bukatuko da izena emateko epea.

Hemen peoiendako eskatutako baldintzak:

  • Lanik gabe egotea.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea.
  • Aretxabaletan erroldatuta egotea.
  • Langile bat diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile izan beharko du eta bestea 55 urtetik gorakoa.

Izena emateko epea eta tokia: Azaroak 10/ Lanbide.

Hemen oinarriak

Ingeniari teknikoen lan poltsa

Ingeniari teknikoen edo antzekoen lan poltsa osatzeko, ostera, honako baldintzak jarri dituzte:

  • Titulazioa: Ingeniaritza teknikoa edo antzekoa.
  • Euskara: 3. hizkuntza eskakizuna

Izena emateko epea eta tokia: Azaroak 10/ Udaletxea.

Hemen oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak