Lehen zatia 0-1ekoarekin amaitu da eta bilbotarrek bigarrena egin dute bigarren zatia hasi eta berehala. Kolpea izan da UDArentzat baina minutuak aurrera egin ahala –eta bihotzarekin buruarekin baino gehiago– gerturatzen joan dira aurkarien atera. Hala, 15 minuturen faltan Joseba Errasti Txitxo-k 1-2koa egin du falta bat maisuki jaurti ostean. Azken txanpan atezainarekin ere jokatu dute etxekoek, baina ez da posible izan; gertuago egon da 1-3koa 1-2koa baino.