Aske geratu da Zuhaitz Errasti euskal preso aretxabaletarra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urriaren 27a

Errasti, aske geratu berri, lagunez inguratuta. Argazkia: Etxerat.

Aske geratu da Zuhaitz Errasti preso aretxabaletarra. Gaur eguerdian epaitu dute Entzutegi Nazionalean eta sententziaren zain –urte baterako eskaera egin diote– aske geratu da 20:00ak inguruan. 00:30ak aldera helduko da Aretxabaletara; herrikideek orduan egingo diote harrera.

Abuztuaz geroztik Landetan dagoen Mont de Marsan kartzelan zegoen Errasti –aurretik Tarasconen– eta martitzenean, urriaren 24an, Espainiako poliziaren esku geratu zen Frantzian zeukan kondena beteta. Soto del Realera ekarri zuten orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak