Vazquez eta Calvo bigarren Euskadiko karate txapelketan eta Benitez hirugarren

Mirari Altube Arrese 2017ko urr. 24a, 08:34

Kadete, junior eta 21 urtez azpiko Euskadiko karate txapelketak jokatu ziren urriaren 21ean, zapatua, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, eta UDAko karateka aretxabaletarrek bikain jardun zuten; dominekin itzuli ziren guztiak.

Oxel Vazquezek 21 urtez azpiko mailan (67 kg-tik beherakoak) hartu zuen parte, eta junior mailan Eneko Calvok (76 kg-tik gorakoak) eta Alex Benitezek (76 kg-tik beherakoak). "Meritu handiko bigarren postuak lortu zituzten, Vazquezek eta Calvok, eta Alexen hirugarren postua ere bikaina da", diote UDAko ordezkariek. Joanna Perezek ezin izan zuen txapelketan parte hartu min hartuta dagoelako: "Azkar senda dadila espero dugu".

Oxel Vazquez (lehenengoa ezkerretik) dominarekin:

Eneko Calvo (lehenengoa ezkerretik) dominarekin:

Alex Benitez (lehenengoa eskumatik) dominarekin:

 

Aurretik, urriaren 8an, kadete, junior eta 21 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten Hondarribian Calvok, Benitezek eta Perezek, eta euren mailako txapelketak irabazi zituzten. Eta Vazquezek hirugarren postua eskuratu zuen. 


Azaroaren 18an eta 19an estatu mailako txapelketa jokatuko da Galizian, Santiago de Compostelan. Hara joateko aurre-hautaketak prestatzeko gogor entrenatzen jarraituko dutela iragarri dute. "Zorionak guztiei, eta aupa, UDA!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak