Helburu bikoitza izan du, baina, aurtengo lasterketak: ohi moduan Mundukideren lana gizarteratzea eta proiektua aurrera eramateko babesa lortzea, batetik, eta Tafallako Ederlan lantegiaren hamargarren urteurrena aitzakia hartuta, Gerna elkartearentzat–Nafarroako gaixotasun arraroen elkartea–dirua batzea. Biharko, astelehena, Hemen Debagoiena saioan gaurko lasterketari buruzko erreportajea eskainiko da.