Agintaldi erdiaren balorazioa, 2018ko Udal aurrekontuak, bestelako hirigintzako, kiroleko edo kulturako, gizarteko, ingurumeneko zein ekonomiaren gaineko gaiak aztergai izango ditu.
Aretxabaletako alkateari galdera egiteko aukera izango dute herritarrek.
Hiru bide daude galderak bidaltzeko. Honakoak:
- Posta elektronikoa: berriak@goiena.eus
- Whatsapp: 688 69 00 07
- Telegram: 688 69 00 07
Galderak, beranduenez, astelehenerako, hilaren 23rako, bidali beharko dira.