Kalebarreneko jaiak ospatuko dituzte egubakoitz eta zapatuan

Mirari Altube Arrese 2017ko urr. 19a, 15:00

Toño Barberok botatako txupinarekin hasiko dituzte jaiak urriaren 20an, egubakoitza, Kalebarrenean, eta zapatu gauera bitartean ekitaldi mordoa izango dira; besteak beste, auzo afaria, artisau merkatua, auto klasikoen erakustaldia eta patata-tortilla, mus eta pijama txapelketak.

Hona hemen egitaraua osorik:

Urriak 20, egubakoitza

  • 18:00, Txupina eta pregoia Toño Barberoren eskutik. Guremozko pertsonaiaren jaitsiera Santa Kurtz plazan jaiak hasteko, Kalebarren txarangak girotuta.
  • 19:30, Buruhandien kalejira.
  • 20:00, Poteoa Kalebarreneko tabernatan.
  • 21:30, Herri afaria (norberak eroanda jatekoa eta edatekoa).
  • 21:30, Dantzaldia Iñi&Joss DJarekin.

Urriak 21, zapatua

  • 11:00, Diana Kalebarren txarangarekin.
  • 11:00, Artisau-lanen merkatua Otalora kalean.
  • 11:00, Auto klasikoen erakusketa Expres tabernan.
  • 11:30, Umeendako jolasak Santa Kurtz plazan.
  • 11:30, Poteoa Kalebarren txarangak girotuta.
  • 12:00, Patata-tortilla txapelketa (norberak etxean eginda eroan).
  • 16:00, Mus txapelketa Expres tabernan.
  • 17:00, Umeendako tailerra eta karaokea Santa Kurtz tabernan.
  • 18:00, Buruhandien kalejira.
  • 19:00, Disko dantzaldia Iñi&Joss DJarekin Santa Kurtz plazan.
  • 21:00, Jimmy Tnt Expres tabernan.
  • 23:30, Pijama txapelketa Bedarreta tabernan.
  • 00:00, Gurezmozko pertsonaiari agurra eta jaien amaiera.

Autobus geltokien aldaketa

Jaiek iraun bitartean Otalora kalea itxita egongo da autobusendako, hilaren 20ko 18:00etatik zapatuko azken zerbitzura arte. Horregatik, Otalora, Errekabarren eta Txarapea kaleetako geltokietan geratu beharrean Azbe lantegi pareko geltokietan geratuko dira autobusak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak