Domekan baino lagun gehiago elkartu ziren 22:00etan, gazte, heldu zein nagusi. Lehenengo Herriko Plazan astindu zituzten lapikoak, eta gero kalean egin zuten joan-etorria. Guztiek buruan domekan kataluniarrek bizi izandakoa, baita hemendik aurrera etorriko direnak ere.
