Kategoria berriko lehen garaipena UDArentzat

Xabi Gorostidi 2017ko urr. 1a, 17:32

Pasa den astean porrotarekin egin zuten debuta areto futboleko Nazional mailan, baina gaurkoan, etxeko zaletuen aurrean 3-2 nagusitu dira Gasteizko Aurreraren kontra. Defentsan sendo eta kontraerasoan zorrotz aritu dira Arkaitz Riberaren mutilak, eta partidua amaitzeko hiru minuturen faltan sartu du garaipenaren gola Josu Urzelaik.

1-0 aurreratu dira etxekoak, baina kanpotarrek lehia berdintzea lortu dute atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatian 2-1 jarri da UDA aurretik, baina bigarrenez lortu dute berdintzea bisitariek. Partidua binako berdinketarekin amaituko zela zirudienean, hiru minutu eskasen faltan, heldu da UDAren garaipenaren gola. Gasteiztarrak erasoan ari zela, presioaren eraginez baloia galdu dute. UDAko atezainak baloia berreskuratu du, eta eskuarekin pase luzea bota dio Josu Urzelairi. Honek baloia kontrolatu du bizkarrez, buelta erdia eman, eta gasteiztarren sarea zulatu du.

"Oso pozik nago taldeak egindako lanarekin. Eurei utzi diegu baloiaren jabegoa, eta arriskatu gabe, ondo defenditzera atera gara. Hala, min egin diegu kontraerasoan, eta atzean egindako lan txukunarekin partidua irabaztea lortu dugu. Iaz bigarren B mailatik jaitsitako taldea da Gasteizko Aurrera, eta gu, aldiz, liga honetara igo berriak, beraz, oso garaipen garrantzitsua da guretzat" adierazi du Arkaitz Ribera UDAko prestatzaileak. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak