"Oso elegantea izan da desfilea, artista galantak ikusi ditugu alfonbran eta arropa benetan politak erakutsi dituzte; herrian bertan ditugu, gainera", zioen bukaeran ikusle batek. Belar Meta, Asensio eta Lie dendek utzi zizkieten arropak eta osagarriak erretiratuei eta dotore asko jardun zuten atzera eta aurrera, batzuek ilobek lagun eginda.