Basotxoko erretiratuek antolatutako Kultura Astea ekitaldi mordoarekin dator

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 25a, 10:49

Gaur, astelehena, hasi eta egubakoitzera bitartean zerikusi eta zeregin mordoa izango dute erretiratuek, besteak beste, moda desfilea, irteerak, txokolate jana, gazta dastatzea eta erakusketa.

Gaur, astelehena, Gauardia aldera joan dira egunpasa. Eta bihar, martitzenean, (09:30) mendi irteera egingo dute Apotzaga aldera Jesus Osinagak gidatuta. Arratsaldean (18:30), ostera, dotore jantzi eta Basotxo inguruan jarritako alfonbra gorriaren gainean jardungo dute Aretxarterekin batera antolatutako moda desfilean.

Eguaztenean Oñatiko Arrikrutz kobak ezagutzera joango dira (09:30-13:30), eta iluntzean kantuan egingo dute Aretxabaletako kaleetan. Eguenean (18:00) txokolate jana izango dute txistulariek eta dantzariek girotuta eta H. Kinta y Ku taldeak dantzan jarriko ditu erretiratu guztiak.

Eta astea bukatzeko, irailaren 29an, (17:15) gazta dastatzea eskainiko die Felix Ajuria gaztagile otxandiarrak.

Horrez gain eskulanen erakusketa ere izango da aste guztian erretiratuen elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak