Hirutik hiru, 2-0 gailendu da Aretxabaleta Añorgaren aurka

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 24a, 19:08

Ohorezko Erregional mailako denboraldia hasi berri, UDAk hirugarren garaipena lortu du gaur etxean, Añorgaren aurka jokatutako partiduan. Golak, bigarren zatian etorri dira; Ander Pachekorena lehena, jokaldi bikain baten ostean etorri da, eta bigarrena, berriz, falta jaurtiketaz sartu du Julen Erañak.

Bero handia egin du gaur Ibarran, eta lehen zatian, ura edateko geldiunea hartu behar izan dute, minutu pare batez, egiten zuen beroaren ondorioz. Lehen 45 minutuetan ez da golik izan, baina bigarren zatira azkarrago eta irabazteko asmoz irten dira zelaira Iñigo Velez de Mendizabalen mutilak.

Bigarrenean, Ander Pachekok eta Julen Erañak sartutako golei esker, 2-0 irabazi du UDAk Añorgaren aukako partidua. Hala ere, azken minutuetan, penaltia izan du aurka Aretxabaletak, baina Añorgak huts egin du. Bestalde, Piruk bigarren txartel horia jaso duenean, jokalari bat gutxiagoekin geratu dira, baina emaitzan ez du eraginik izan, partidua erabakita baitzegoen.

Hiru partidu golik jaso gabe

Hiru jardunaldi jarraian irabaziz, golik jaso gabe, oso ondo hasi dute denboraldia aretxabaletarrek. Hurrengo partidua, etxetik kanpora jokatuko dute Urolaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak