Hainbat kirol jarduera kalean egiteko aukera dute herritarrek zapatuan

Mirari Altube Arrese 2017ko irailaren 19a

Areto txirrindularitza saioa Ibarra kiroldegian.

Europako kirol astearekin bat egingo du Ibarra kiroldegiak eta hiru jarduera kalera aterako dituzte: areto txirrindularitza, saskibaloi egokitua eta xunba. Izena emateko epea zabalik dago hemen.

Hona hemen irailaren 23ko egitaraua:

Areto txirrindularitza

  • 10:00-11:00.
  • Herriko Plaza.

Saskibaloi egokitua

  • 11:00-12:30.
  • Iturrigorri pilotalekua.

Xunba

  • 12:30-13:30.
  • Herriko Plaza.

Mokadutxoa

  • 13:30-14:30.

Eguraldi txarra eginez gero Ibarra kiroldegian izango dira hiru jarduerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak