Leihoetan estelada jartzera animatu ditu EH Bilduk aretxabaletarrak

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 15a, 13:00

Katalunian bizi duten prozesuari babesa erakusteko herritarrak esteladak jartzera gonbidatu ditu EH Bilduk. Horretarako SMS bat (688 82 65 81) edo mezu bat (ehbildu@aretxabaleta.eus) bidali. Prezioa da 10 euro eta eguaztenean jaso ahal izango dira EHBilgunean (19:00).

"Katalunia prozesu interesgarri eta erabakiorra bizitzen ari da azken urteetan, eta batez ere azken egunetan pausu garrantzitsuak eman dituzte euren independentziaren bidean", adierazi dute EH Bilduko kideek eta gaineratu dute: "Ezin gara besoak gurutzatuta geratu. Gure elkartasuna adierazi behar diegu, euren borroka gurea ere badelako. Beraz, alde batetik bihar Bilbon, GEDk deiturik egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu, eta horrekin batera, zuen leihoetan senyera jartzera animatu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak