Domekan egingo dute Aretxabaletan bigarren MTB martxa

Txomin Madina Milikua 2017ko ira. 15a, 07:51

Iazko martxako parte-hartzaile batzuk. ARGAZKIA: EKAITZ FILARMENDI

Herriko Plazatik irtengo da 09:00etan, eta parte-hartzaileek 33 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Udalak eta UDAk antolatutako bigarren Mendiko Bizikleta Martxa egingo dute domekan. "Helburua da kirola egin bitartean naturaz eta gure herriko inguru zoragarriez gozatzea", dio UDAko presidente Agurtzane Elkorok.

33 kilometro pasatxo dituen ibilbidea egingo dute bizikleta zaleek. 09:00etan irtengo da martxa Herriko Plazatik, eta besteak beste Mendiolatik, Areantzatik, Urkuluko urtegitik, Goroetatik eta Bedoñatik igaro ostean berriz ere hasierako puntura itzuliko dira. Zailtasun tekniko ertaineko ibilbidea da eta 1.300 metroko desnibel metatua izango du.

Izen-ematea

Martxan parte hartzeko izena eman beharko da. Domekan bertan eta Herriko Plazan izango da horretarako aukera, 08:30ean hasita. Federatuek 10 ordaindu beharko dituzte; federatu gabekoek 15; eta 14 urtetik beherakoentzat doan izango da.

Martxa amaitutakoan Kurtzebarri eskolan dutxatu ahalko dute hala gura dutenek, eta bizikletak garbitzeko mangera ere egongo da eskolako patioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak