Yoga eta KOI ikastaroak Atxabalta Mugirekin irailaren 18an hasita

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 12a, 12:30

Bi jarduera jarriko ditu abian Atxabalta Mugik irailarekin batera: batetik, yoga, eta bestetik, koordinazioa, oreka eta indarra. Astelehenean, irailaren 18an, hasiko dute denboraldia eta izena emateko epea zabalik dago Ibarra kiroldegian.

Plazak mugatuak direla iragarri dute, hortaz, interesatuek lehenbailehen jo dezatela kiroldegira (943 03 98 42 eta info@ibarrakiroldegia.com). Bi ikastaro horietan jarduteko ezinbestekoa da Atxabalta Mugin izena emanda egotea, hortaz, baten batek interesa izango balu eska ditzala argibideak kiroldegian edo Atxabalta Mugiren bulegoan (Durana kalea, 11).

Astean bi saio 

Astean bina saio eskainiko dituzte. Yoga eskolak izango dira martitzenetan eta eguenetan (16:00-17:15). Eta koordinazioa, oreka eta indarra lantzen duen jarduera saioak astelehen eta eguaztenetan (16:00-16:45).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak