GEDk deitutako manifestaziora joateko autobuserako txartelak eskuragai Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese

Autobuserako txartelak.

Aretxabaletatik ere irtengo dute autobusek Gure Esku Dagok deituta zapatuan, Bilbon, egingo duten manifestaziorako. 15:30ean abiatuko dira Azbeko geltokitik. Txartelak aurrez hartu behar dira honako tabernatan: Urbaltz, Gurea eta Azkena. Prezioa 8 euro da.

Kataluniako erreferenduma babesteko manifestazioa da GED-k deitu duena, eta Demokrazia, bozkatu erabakitzeko leloarekin egingo dute; 17:30ean abiatuko da La Casillatik eta Bilboko kaleak betetzea da haren erronka: "Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea daude jokoan. Biak babesteko unea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak