Eguraldiak lagundu ez arren, ekintza guztiak egin dituzte Areantzako jaietan

Dagoeneko erretiratu dute jaien hasieran auzora ekartzen duten Martin Kabarrixa pertsonaia eta beraz, bukatu dira Agorreko Andramaixak Aretxabaletako Areantza auzoan. Eguraldia lagun ez, eta Kurtzebarrira igotzen ez da gaur jende gehiegi animatu. Hala ere, egitarauko ekintza guzti-guztiak egin dituzte.

Egubakoitzean hasi zituzten festak Areantzan eta auzo-afarian, 65 lagun batu ziren. Atzokoa izan zen egun nagusia eta euria egin bazuen ere, ekintza guztiak egin zituzten. Mokadutxoa eskaini zuten mezaren ostean, ginkana egin zuten, eta arratsaldea jolasean pasatu zuten. Adin guztietako auzotarrek hartu zuten parte jolasetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.