Ixadebalde merkealdien azokak herritarrak erakarri ditu

Miren Arregi Amasorrain 2017ko ira. 8a, 20:37

Bihar eguerdira arte dago Aretxabaletan, Ixadebalde merkealdien azokan, prezio ezin hobean ipini dituzten produktuak erosteko aukera. Aretxarte elkarteak azoka antolatzen duen hamabostgarren aldia da oraingoa eta herriko hamabi dendak ipini dituzte salgai euren eskaintzak.

Atzo ekin zioten merkealdien azokari Aretxarte merkatarien elkarteko kideek eta bihar 15:00retan bukatuko da azoka bisitatu eta bertako produktuak erosteko aukera. Arropa, lentzeria, oinetakoak, jatekoa... Denetariko eskaintzak daude bertan egunotan. Udako arropa ipini dute salgai dendariek, baina negura begira ere badituzte eskaintzak merke.

100 euroko bi bonu

Azokara gerturatzen diren bezeroek saria ere lor dezakete, 100 euroko bi bonu zozketatuko dituzte-eta Aretxarteren komertziotan gastatzeko. Gainera, UDAk, bere alea ere ipini du eta urte osoko bi abonu zozketatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak