Lau hilabete beharko dituzte Txarapeako malda egonkortzeko

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 6a, 13:30
Txarapeako etxeen atzealdean lanak egiteko makinaria.

Txarapea ibilbideko ezpondak egonkortzen dabiltza joan den astetik. Hiru gunetan dabiltza lanak egiten: 74 eta 80 atarteen atzealdean, 32 eta 40 atarteen artean eta 24 eta 30 artean. Lau hilabete beharko dituzte lan guztiak bukatzeko eguraldiak laguntzen badu behintzat.

Arazoa aspalditik dator, eta iazko martxoan esaterako, lur-jausiak izan ziren maldaren hainbat gunetan. Arazoa, hain zuzen, azpiko urek sortzen dute; batetik, ibilbide horretako urbanizatze lanak egiterakoan ez zirelako ondo bideratu, eta bestetik, autobidearen lanen ondorioz desbideratu egin zirelako ur horiek. Horren ustea dute Hirigintza Saileko ordezkariek, eta gaineratu dute ur horiek lurra bigundu egiten dutela eta ondorioz, luiziak sortu.

Ia 370.000 euroko kostua

Behin behineko konponbideak jarri izan dizkiete, baina orain behin betikoari heltzea erabaki dute eta horretarako azaleko ezponda izeneko horma egingo dute. Asfaltados y Construcciones Morga SL enpresari eman dizkiote lan horien ardura eta 369.294 euroko kostua dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak