Beinke Loramendi dantza entseguak daude datozen asteotan

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 5a, 17:40
Beinke Loramendi dantza emanaldia iaz, Herriko Plazan.

Sanmigeletan dantzatuko den Beinke Loramendi dantza gertatzeko entseguak iragarri ditu Loramendi elkarteak. Lehenengoa datorren martitzenean da, irailak 12, Kurtzebarri eskolako gimnasioan (19:00-20:00).

Entseguak izango dira martitzen eta eguenetan; hona hemen: 12, 14, 19, 21 eta 26. Eta entsegu orokorra izango da hilaren 28an, Herriko Plazan (19:00).

Ez dago izenik aurrez eman beharrik, nahikoa da bertan agertzea.

Petti, Urbaltzen, irailaren 13an

Kontzertuak antolatzen jarraitzen du Loramendik eta oraingoan Petti (Bera, 1973) musikari ezaguna etorriko da Urbaltz tabernara; irailaren 13an, eguaztena, da kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak