Irailean hasiko den denboraldiari begira bazkide berriak gura ditu Aretxabaleta kirol elkarteak. Zu zara UDAko izarra leloarekin jarri du abian kanpaina. Era berean, partidu mordoa izango direla egunotan iragarri dute, aurre-denboraldikoak guztiak.
Bazkide egin gura duenak UDAra bideratu dezala eskaera: udaretxabaletake@gmail.com. Hona hemen urteko prezioak:
- 0-6 urte bitartekoak: 20 euro
- 7-25 urte artekoak (eta langabeak): 25 euro
- 26 urtetik gorakoak: 80 euro
Egunotako partiduak
Partidu asko izango dira egunotan Ibarra futbol zelaian. Irailean hasiko den denboraldia gertatzeko dira guztiak. Hona hemen bihar, eguaztena, hasi eta domekara bitartekoak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.