Jarraian, ikuskizunaren nondik norakoak: "Herriko jaiak alaitzeko Amona Joxepa etorriko da. Gaurkoan hala ere arazo bat du, ez du zerbait topatzen. Halako batean liburu magikoa agertuko da. Orduan, egun berezia denez, Amona Joxepak istorioa modu berezi batean kontatuko du... txotxongiloen bitartez.
Bi azeritxoren istorioa kontatuko du, Gorrixkaren eta Buztantxoren istorioa, eta nola ehiztari gaizto batek tranpa bat jarri duen. Buztantxo tranpan erori da, eta Gorrixkak askatzen laguntzen dio."