Aretxabaletako gazte mendizale baten bila dabil Goardia Zibila, Panticosan

Goiena 2017ko abuztuaren 13a

Goardia Zibila atzoz (zapatua) geroztik dabil Panticosa inguruan galdutako gazte aretxabaletarraren bila. Zehazki, Balaitus mendi inguruan (Aragoiko Pirineoak) dabiltza 20 urteko gaztea bilatzen; EFE agentziaren arabera familiak egubakoitz arratsaldean eman zuen abisua.

Atzoz geroztik darama Goardia Zibilak gaztea bilatzen. Balaitus ingurua goi mendiko leku malkartsua da, eta horregatik, espezialistak baino ez dabiltza bilaketan esku hartzen, Goardia Zibilak zehaztu duenez. Helikoptero baten laguntzarekin dabiltza lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak