Alberto Iñurrategik ez du gailurrik egin

Imanol Gallego 2017ko uzt. 23a, 10:37
Gasherbrum mendia.

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek ezin izan dute WOP2017 espedizioaren helburua lortu. Haien asmoa Gasherbrum I eta II (8.035 m) mendiak elkarren jarraian igotzea zen, baina erronka bertan behera utzi behar izan dute.

Elurra izan da Gasherbrum I mendira igotzeko topatu zuten zailtasun handiena. Igoera ezinezkoa zela frogatu ostean, Gasherbrum IIra igotzen saiatu ziren. Bigarren honen egoera ez zen hobea, eta haizeagatik, egubakoitzean atzera egin behar izan zuten asmo horretan ere.

Alpinisten gertukoek jakinarazi dutenez, hiruak osasunez ondo daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak