Azken jaiko sorpresekin amaituko dituzte udalekuak

Loramendi Elkartekoek udaleku irekien balorazioa oso positiboa egin dute; izan ere, monitoreak gustura, haurrak pozik eta elkartekoak energiaz bete dira. San Fermin eguna izan da nabarmentzekoa, gurasoek "giro itzela" jarri zutela esan baitzieten. Bestalde, balio ezberdinak landu dituzte, elkarlana eta talde-lana, eta bihar sorpresaz beteta egongo den azken jaiarekin amaituko dituzte udalekuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.