Garazi Estebez Euskadiko Txapeldun, bigarren urtez

Garazi Estebez, eskumatik bigarrena, liderraren maillotarekin, Tolosan. Argazkia: Arritxu Iribar/Facebook.

Sasoi betean da Garazi Estebez aretxabaletarra. Duela 15 egun, Espainiako Txapelketan urrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituen Avilan, eta joan den asteburuan, Tolosan egindako Euskadiko Txapelketan Ogiberri taldeko ziklista izan zen azkarrena.

Aretxabaletakoa esprintean nagusitu zen Tolosan egindako lasterketan. Hala, kadete mailako ziklistak bigarren urtez lortu du Euskadiko Txapelketa irabaztea: "Oso pozik nago egindakoarekin. Lasterketa laua zen, baina gazte mailakoekin lehiatu ginen eta horrek gogortu egin zuen proba". Gainera, Estebezek lider jarraitzen du Euskalduna Torneoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.