Beti Kozkor taldeak irabazi du kuadrillen arteko futbol txapelketa

Eneko Azurmendi 2017ko uzt. 16a, 10:01
Beti Kozkor taldea, koparekin.

Lekunberritik etorritako Beti Kozkor taldea izan da onena aurtengo edizioan, finalean Aretxabaletako Spat taldearen gainetik pasa ostean (0-5). Hirugarren postuan Aprendis City sailkatu da eta laugarren Hotel Cabeza. Kiroltasunaren saria, berriz, PG-GJ taldearentzat izan da.

16 talde eta 200 parte-hartzaile inguru izan ditu aurten kuadrilen arteko futbol txaplketak eta kanpoko talde bat izan da onena, Beti Kozkor, hain zuzen: "Iaz gaizki-ulertu dela eta iritsi ginen hona. Izan ere, txapelketa Ibarra herrian –Tolosa alboko herria– izango zela uste genuen eta Aretxabaletan zen azkenean. Egun ederra pasa genuen eta aurten errepikatzea erabaki genuen. Azkenean, finalera iritsi eta irabazi", azaldu du Hodei Buldain taldeko atezainak.

Spat taldeak ere txapelketa bikaina jokatu du, baina finalean ez dute aurreko partiduetan erakutsitako maila ematerik izan. Aitor Manso Spat taldeko jokalariaren arabera, indarrez justu iritsi dira finalera. "Fisikoki gu baino gehiago izan dira. Guk, normalean, ez dugu futbolean jokatzen, beraz, nahikoa egin dugu finalera iristen. Gainera, egun on bat pasa dugu, elkarrekin disfrutatu dugu, eta hori da helburua", adierazi du.

Ibai Zangitu antolakuntzako kidearen esanetan, "oso giro ona" egon da aurtengo edizioan. "Egun guztia hemen egon gara, garagardoa ere gastatu dugu, eta egun ederra izan da", dio.

Seigarren urtez antolatu da txapelketa hau, eta egonkortzen ari da. "Nolabaiteko egonkortasun bat hartu du txapelketak, eta jendeak erantzuten duen bitartean, jarraituko dugu antolatzen", onartu du Zangituk.

Aprendis City taldea sailkatu zen hirugarren.

PG-GJ taldeak kiroltasunaren saria eraman zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak