ALEko enpresa batek saria jaso du Tknikaren eskutik

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 27a, 14:20
Saritua izan den Metal Extreme taldeko kideak.

Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasle talde batek, bost ikaslek osatutako Metal Extremek hain zuzen, Merkatu Ikerketa eta Marketin Mix-a saria jaso du ikerketa eta berrikuntza aplikaturako Tknikaren eskutik.

Euskadiko 73 institututako 630 proiektu izan ziren Ikasenpresaren hamaikagarren ediziora.
ALE aurkeztu den eta irabazi duen bigarren urtea da. Edizio honetan, hainbat ziklotako zazpi enpresarekin hartu dute parte: mekanizazioa, elektromekanika, karrozeria, soldadura, galdaragintza, eraikuntza metalikoa eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta.

Metal Extreme saritua

Metal Extreme izeneko enpresa izan da saritua besteak beste. Erdi mailako karrozeria, soldadura eta galdaragintza zikloetako bost ikaslek osatutako taldea da: Iñaki Garate Simal, Felipe Hermosel Ramos, Andoni Recuero Fabian, Beñat Saenz Sarasketa eta Antonio Estrella Gomez. Sortutako enpresa horretan txatarratik hartutako piezekin egin dituzte lanparak, barbakoak, mahaiak… Eta produktu garrantzitsuena izan da kolpe leungailu pertsonalizatua 4x4 ibilgailuetarako. Bai diseinua, bai ekoizpena ALEko tailerretan egin dute.

Lanbide heziketako enpresa onenak

Tknikak, ikerketa eta berrikuntza aplikaturako zentroak, Lanbide Heziketako ikasleek sortutako enpresa onenak saritzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko
"lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea" helburu izanik egiten du lan egunero.

Aurten saria jaso duten enpresak honako hauek izan dira:

  • METAL EXTREME: Merkatu Ikerketa eta Marketin Mix-a saria, Aretxabaleta Lanbide Eskola, ALE.
  • IRRIFARREN ALDE: Negozio ideia saria, Easo Politeknikoa.
  • THE COOL SPOOS: Inpaktu soziala, merkaturatze eta zabalkunde kanpaina saria, San Jose de Calasanz.
  • KLICO: Salmenta puntua eta merchandising-a saria, CIFP Txurdinaga LHII.
  • GIDA TOUR: Etorkizun Handiko Negozio Ideia saria, IES Zubiri Manteo BHI.
  • NEURRIRA Koop: Ekintzailetza soziala saria CIFP Tolosaldea LHII.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak