Tantaia altxatzeko gertu

1999an jaiotako kintoek egin dituzte euren lanak eta tantaia dagoeneko Durana kalean dago altxatzeko zain. Oro ingurutik ekarri dute pinua, eta eguerdian udaltzainek neurtu egingo dute 12 metro dituela ziurtatzeko. Gauerdiaren bueltan, sua itzali ostean, altxatuko dute.

50en bat neska-mutil dira, eta astean aukeratu zuten gaur, ekainak 23, gauerdiaren bueltan Herriko Plazaren erdian jarriko duten pinua.

Pinu hori ezingo da izan hamabi metro baino luzeagoa, eta gaur eguerdian, 14:00etan, udaltzainek neurtu egingo dute ziurtatzeko. Ohitura den legez aza, kipula eta berakatza jarriko diote puntan, ikurrinarekin batera, eta altxatu ondoren, pixa egingo diote. Bukatutakoan herritarrei gazta, ogia eta ardoa eskaintzeko ohitura dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.