'Ikastoletako jaixetara' joateko gonbita egin dute, Basabeazpiko azken jaian

Aretxabaletako Arizmendiko Basabeazpiko ikasleek Ikastoletako jaixetara joateko gonbita egin dute ikasturte amaierako ikuskizunean, euren autobuseko kartelean jartzen zuen moduan. Ikastolako jolas-gunean harmailak lepo bete ziren gaztetxoek azken asteotan entseatutakoak ikusteko, eta autobusean iritsita, antzerkia, dantzak eta musika nahastu zituzten nagusien gozamenerako. Hala, bost urteko ikasleek oroigarria jaso zuten.

Domekan bertan ospatuko duten Araba Euskaraz jairako motorrak ondo berotu zituzten Basabeazpiko gaztetxoek, Herri Urratsen eta Ibilladiaren gaineko errepasoa eginez, edota Nafarroa Oinez eta Oñatin egingo duten Kilometroak gogoan izanez. Dantzak, antzerkia eta musika, osagai denak izan zituen ikuskizunak. Baita emozioa ere, bost urteko ikasleendako agurra izan zelako, datorren urtean Almenera joango direlako. Hemen eguen arratsaldeak emandakoa, argazkietan: