Ibilaldi gidatua Aitor Antxiarekin Osinbaltzagatik Errotabarriraino

Errotabarri baserria.

Aretxabaleta ezagutzen: errotatik errotara izenarekin herria beste ikuspegi batetik eta beste kontu batzuen bitartez ezagutzeko aukera eskainiko du Aitor Antxia Leturiak. Domekan, ekainaren 4an izango da ibilaldi gidatua, 10:30ean irtenda kuartel zaharretik; izena aurrez eman beharra dago Arkupeko harreran plazak mugatuak direlako.

Deba ibaiari jarraituz egingo dute ibilaldia Aretxabaletaren mutur batetik bestera, hain zuzen Osinbaltzagatik (Mondragon Unibertsitatearen fakultatearen atzeko partetik) Errotabarri baserriraino. Eta bien bitartean historia kontuetan aditua den Antxiaren azalpenak entzungo dituzte: "Auzuneen atzealdeak ezagutuko ditugu eta euren ezaugarriak nabarmendu. Horrekin batera, errekaren hainbat zatiren izen bereziak aipatu eta San Martingo ermita eta garai batean eman zitzaion erabilera aztertuko ditugu", adierazi du Antxiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.