Abian da Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 30a, 11:19

Kartel lehiaketa deitu du Udalak Andramaixak iragarriko dituena aukeratzeko, eta uztailaren 7a baino lehen bidali behar dira kultur etxera edo udaletxera.

Edonork hartu ahal izango du parte, eta hori egiten erabilitako teknikari ez diote mugarik jarri. Kartelaren neurria izango da din-A3 eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira. Honako testua izan beharko du derrigorrean:

Andramaixak 2017

Abuztuaren 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a

Aretxabaleta

Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute eta erabakiaren berri uztailaren 11n jakinarazi. Irabazleak 300 euro jasoko ditu saritzat, eta antolatzaileek egoki ikusiz gero erakusketa antolatuko dute aurkeztutako lan guztiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak