UDAko zuzendaritzarako hautagaiak aurkezteko epea eguaztenean itxiko dute

Maitzaren 31n, eguaztena, bukatuko da Aretxabaletako kirol elkartearen zuzendaritza batzordea berritzeko hautagaiak aurkezteko epea. Hautagaitza zerrendak honako helbide honetara bidaliko dira: udaretxabaleta@gmail.com. Edo Aretxabaletako Korreoseko 10 postakutxatilan.

Estatutuek 41. atalean honakoa esaten dute: "Hautagaiak zerrenda itxi eta aldaezinen bitartez aurkeztuko dira. Zerrenda bakoitzean agertuko den hautagai kopurua zuzendaritza batzordeko kideen kopuru bakoitia izango da. Horretaz gain, gutxienez beste bi hautagai ere aurkeztuko dira ordezko gisa".

Hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, uztailean –ohiko batzar nagusiarekin batera– egingo den ezohiko batzar nagusian botorik gehien jasotzen duen zerrendako hautagaiak izendatuko dituzte zuzendaritzako kide, eta zerrendaburua, presidentea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.