Dantza Astea argazkitan

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 26a, 14:50

Ekitaldi asko antolatu ditu Jaiki elkarteak Dantza Astearen barruan eta guztiek sortu dute ikusmina. Antolatzaileak oso pozik daude bai ekitaldietan izandako parte-hartzearekin, bai herritarrek egindako harrera beroarekin.

"Oso ondo doa astea. Eguraldiak izugarri lagundu digu eta jende pila batek parte hartu du bai ikastaroetan, baita kaleko ikuskizunetan ikusle bezala ere", jakinarazi du Maier Etxebarriak, Jaikiko kideak.
 
Ikastarorik arrakastatsuena haurren hip hop saioa izan zen, 27 neska-mutikok  jardun zuten eta ikasten. Eta zapatu arratsaldeko kaleko dantza ikuskizunetan jendetza elkartu zen. "Ikusgarria izan zen Habrá que ponerse cachas bikoteak dantza inklusiboan oinarrituta egindako dantza pieza. Ikusle guztion barreneraino iritsi zen. Basotxoko erretiratu mordoa ere izan dugu, bai saloi dantzatan eta baita plaza dantzatan ere".
 
Gaur, egubakoitza, Jaiki elkarteko kideen ikuskizuna izango da eliza inguruan (18:30) eta Rueda Cubana egingo dute Durana kalean (19:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak