Ekimen hau Jaiki Dantza taldea, Aretxabaletako Udala eta herriko beste hainbat elkarteen eskutik dator. Helburua, Aretxabaletako dantza mundua herritarrei eskaintzea, eta bide batez, dantza kalera ateratzea dira.
Aurreko urteko edizioa oso ondo funtzionatu zuela dio Lasagabasterrek. Jende asko gerturatu zen eta eskaini ziren tailerretan ere jende parte hartu zuen. Herritarren erantzun horrek indarra eman dio aurtengo ekintzen antolakuntzarako. Asko izango, aste guztian zehar eskainiko diren ekintzak.
Egitasmo honen beste helburuetako bat, dantza tradizionalez gain, beste hainbat dantza mota ere badaudela erakustea da. Esaterako, zapatuan dantza afrikarrak izan ziren eta jende asko gerturatu zen ikuskizunera. Flamenko ikuskizuna ere eskaini zen, eta bertaratu zen jende kopurua oso handia izan zen. Hurrengo urteetara begira, ekimen honekin jarraitzea polita izango dela esan du Jaiki Dantza taldeko kideak.
Egitaraua
Maiatzak 20
• 10:00 Dantza ikastaroak.
• 13:30 Dantza afrikarren ikuskizuna Duranan.
• 14:30 Jam-Ñam dantzaldi inprobisatua Herriko Plazan.
• 18:30 Dantza ikuskizunak Duranan.
Maiatzak 21
• 10:00 Klake ikastaroa.
• 13:30 Klake ikuskizuna.
Maiatzak 22
• 18:00 Kontakids (Ate irekiak kiroldegian).
• 18:00 Saharako emakume eta haurren dantza saioa.
Maiatzak 23
• 17:00 Basotxo erretiratuen elkartekoen saloi dantza saioa.
• 17:00 Gorputz Espresioa eta jolasak 5-8 urte bitarteko haurrentzat (Ate irekiak kuartelean)
• 18:00 Ebi Soriaren eta Xabi Madinaren Habrá que ponerse cachas ikuskizuna Durana kalean.
• 19:30 Flamenko fusioa (Ate irekiak Duranan).
Maiatzak 24
• 17:00 Ludoteka Dantzan ikuskizuna Herriko Plazan.
• 18:30 Basotxoko erretiratuen euskal dantzen erakustaldia Herriko Plazan.
Maiatzak 26
• 18:00 Oihal akrobazia (Ate irekiak Duranan).
• 19:00 Flash Dance filmari buruzko tertulia Arkupe kultura etxean.
Maiatzak 28
•Haur dantzarien eguna (Leizarra musika eskolak antolatuta)