Festa giroan ospatu dute Euskeriaren Eguna Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko mai. 20a, 20:31

Eguerdian sukaldaritza lehiaketan parte hartu dute gazteek, eta ondoren giro polita izan da plazan egin den herri bazkarian. Arratsaldean boloetara jokatzeko aukera egon da bolatokian, eta iluntze aldera, Larrain dantza egin dute Durana kalean. Ostean, Arrasateko Sambamaña taldeak kalea girotu du danborren hotsekin.

Loramendi elkarteak antolatuta, beste behin, euskalgintzako lagunak berriro elkartu dira Aretxabaletan eguna jai giroan igarotzeko. Goizean mingainluze lehiaketa egin dute plazan, eta ondoren aurreneko aldiz, lehiaketa gastronomikoa egin dute, gazteek ere parte hartzeko. Herri bazkaria egin dute ostean, 60 bat lagunek, eta 18:00etan, gutxi gora behera boloetara jokatzeko aukera izan dute. Boloetan jende ugari ibili da jolasean, eta arratsaldeari amaiera emateko, jada ohitura bilakatu den Larrain dantza egin dute Durana kalean.

Iluntzean, eta berritasun modura, Sambamaña batukada taldeak girotu ditu kalea, eta festak jarraitu egin du Aretxabaletan.

Erlazionatuak

Euskeriaren Egunako argazkiak

Josu Bilbao Atxutegi 2017 mai 20 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak