Eguenean, hilak 25, Amets Arzallus, Julio Soto, Xabi Igoa eta Martin Berrizbeitia bertsolariak elkartuko dira Iturrigorri pilotalekuko oholtzan, 19:30ean (sarrera, 3 euro da). Eta Ane Zuazubiskar gai-jartzailearen aginduetara jardungo dute lanean goi mailako olinpiada eskaintzeko.
Bi egunetan gura beste kirol
Hurrengo bi egunetan kirolari egingo diote lekua kaleetan. Egubakoitzean bizikleta sprintak, gimnasia erritmiko erakustaldiak eta xakea ezagutzeko partidak izango dira. Eta zapatuan: doke txapelketa; herriko pilotarien partiduak; elite mailako emakumezkoen pilota partiduak; paella dastaketa; boulderra; eta hiruko saskibaloia.