Haurren lasterketek emango diote hasiera Otala Zelai egunari, eta eguraldia lagun, jende asko batu da bertan egunaz gozatzeko et abide batez, parte-hartzaileei animatzeko. Ondoren, Joseba Larrinaga Mardo gogoan izanik, helduen txanda izan da eta lasterkari ugarik ere hartu dute parte bertan.
Hemen saridunak:
Gizonezko azkarrenak:
Ekaitz Kortazar (00:27:11)
David Rua (00:27:24)
Miguel Angel Encina (00:28:42)
Emakumezko azkarrena:
Maite Arraiza (00:32:31)
Inma Murillo (00:41:40)
Amalur Garitaonandia (00:42:38)
Aretxabaletako azkarrenak
Gizonezkoetan azkarrena; Gorka Iturbe (00:31:18).
Emakumezkoetan azkarrena, Amalur Garitaonandia (00:42:38).
Mistoan azkarrenak
Igor Martinez eta Ane Zabala (00:34:07)
Basauritik, Javi Conde atletismo egokituko taldeko hamahiru korrikalari ere izan dira lasterketan. Joseba Larrinaga Mardo beraiekin elkarlanean aritutakoa zenez, gonbidapena luzatu zitzaien eta hauek ere bikain pasatu dute eguna, eta pasaia zoragarria iruditu zaiela adierazi dute.
Lasterketaren ostean, erromeria izan da. Animaliekin jolasak izan dituzte umeek, eta dantzan egiteko trikitilariak ere izan dira. Gainera, sagardo kupelekin, eta urtero lez, bazkaltzeko mahaiak eta aulkiak banatu dituztenez, bazkaria norberak eroan, eta giro bikaina izan da Otala Zelain.