Artisauak eta gazta ekoizleak pozik, Debagoieneko V. Artzain Egunean

Miren Arregi Amasorrain 2017ko mai. 13a, 16:43

Artaldeak plazan, artisauak artilea lantzen, gaztagileak gazta saltzen, bildotsa burduntzian... Artzaintza munduarekin lotutako aspektu desberdinez gozatzeko aukera egon da goizean Aretxabaleta, V. Artzain Egunean.

Askotarikoak izan dira gaur goizean Aretxabaletan egin den V. Artzain Egunean antolatzaileek herritarren eskura ipini dituztenak. Batetik izan dira artisau postuak, tartean artilea lantzen dutenak –gutxi gelditzen dira– eta baita gazta saltzaileak ere. Bildotsa burduntzian erre dute herritarrek jan zezaten eta sekulako arrakasta izan du, 13:30erako janda baitzegoen dena. Artaldeak ere ekarri dituzte kalera, eta bereziki umeak gustura izan dira haiei begira. Ardiak soilik ez, ahariak ere ekarri baitituzte. Ahari baten pisua asmatu duenarendako saririk ere ez da falta izan. 97 kilo pisatu ditu hark.

Horiek gutxi ez, eta puntu tailerra ere egin dute plazan eta baita gatzatu tailerra ere. Umeek ere izan dute jolaserako tartea, Ardi Latxaren Bila jolasarekin.

Debagoieneko Mankomunitateko turismo bulegoak, Deba Garaia landa garapenak, Udalak eta Debagoieneko Pastoriek elkarteak antolatuta ospatu da V. Artzain Eguna Aretxabaletan.

Erlazionatuak

Debagoieneko V. Artzain Eguna

Mirari Altube Arrese 2017 mai 13 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak