Touringi 3 eta 0 irabazita gora begiratu gura du Arizmendi/UDAk

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 30a, 17:32

Igoera fasearen hasiera trabatu egin zitzaion Arizmendi/UDAri baina bigarren buelta dotore hasi du eta gaurko garaipenaren ondoren oraindik asko duela esateko erakutsi du.

Hainbat jokalari izan ditu lesionatuta erregional mailako taldeak eta horietako batzuk osatu ondoren konfiantza ere hasi da berreskuratzen. Larritasunik gabe irabazi dio Touringi 3 eta 0.

Taldearen arduradunetako bat den Urri Urizarek onartu du oporren eragina igarri egin dela lehenengo zatian, baina poliki-poliki joan dira berotzen eta atsedenaldia baino lehen iritsi da lehenengo gola; Haizea Arriaranek egin du. Bigarren zatian egin dituzte beste biak, bata Eider Altubek eta bestea Izar Gorroñogoitiak. "Oso gustura bukatu dugu egindako lanarekin, eta konfiantza berreskuratzen hasi gara", adierazi du Urizarrek.

Datorren astean liderraren aurka

Datorren astean lider den Anaitasunaren aurka jokatuko dute, orduan ere etxean. Hiru puntu goitik daude horiek eta irabaziz gero berdinduta geratuko lirateke: "Orain geure esku dago", dio Urizarrek.

Erlazionatuak

ArizmendiUDA-Touring

Mirari Altube Arrese 2017 api 30 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak