Lehenengo zatia oso parekatua izan da. Elkarri neurria hartu gura izan diote eta parez pare jokatu dute. Bukatzeko hiru minutu geratzen zirenean iritsi da lehen gola, etxekoena. Handik segituan, ostera, berdindu egin du Afantxo Ferreresek, eta halaxe joan dira atsedenaldira. Partidua ordurako berotu egin da eta jokalariak haserre zebiltzan epailearekin.
Bigarren zatian Pasaiakoak nagusi
Bigarren zatia hasi orduko bigarrena egin dute Pasaiakoek eta intentsitate handiagoa jarri diote partiduari. Hala ere, berdindu egin du UDAk laster. Afantxo Ferreresek gora egin du, eta partiduaz nagusitu da poliki-poliki; hala, hiru gol egin ditu. Partidua bukatzeko zazpi minutu geratzen zirenean UDAk erabaki du atezain-jokalari lanetan jartzea Asier Manso eta hirugarren gola egin du horrek. Azken minutuetan guztia eman dute etxekoek baina ezin izan dute irabazi.
Lidergoa eskuratu ez arren denboraldi bikaina egin dute eta Maila Nazionalera igotzeko sailkatuta daude dagoeneko. Datorren denboraldian erronka handia izango dute baina horri heltzeko "gogotsu" agertu dira.