Basotxoko zuzendaritza berritua lanerako gogotsu dago

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 1a, 16:00

Jose Rodriguezek hartu du Basotxo erretiratuen elkarteko presidente ardura eta hari lagun egingo diote beste bost kidek. Lanerako gertu sartu dira guztiak zuzendaritzan eta dagoeneko hasi dira maiatzeko ekintzak antolatzen.

Martxoan egindako ohiko batzarraren ostean osatuta dago erretiratuen elkarteko zuzendaritza berria eta dagoeneko lanean hasi da. Presidente ardura Jose Rodriguezek hartu du eta presidente-ordea Xabier Zaloña da; idazkari lanak Tere Artanok egingo ditu eta diruzainarenak Ramiro Gomezek. Beste bost kidek osatuko dute batzorde hori: Pedro Etxebarria, Kontxi Romano, Isabel Olivenza, Nieves Gonzalo eta Jose Gato.

Eguaztenean Burgosera

Hilabetea irteera eginda hasiko dute; datorren eguaztenean, maiatzaren 3an, Burgos aldera joango dira. Orbaneja del Castillo herria ezagutuko dute goiz partean, eta Oñan bazkaldu gero. Bazkalostean Monasterio de San Salvador bisitatzera joango dira etxera itzuli aurretik.

Ekainaren 8an, ostera, Kantabriara joateko asmoa dute, Santillana del Mar herrira hain zuzen ere. Hitzaldiak ere izango dira datozen asteotan baina oraindik guztiz zehaztu barik dituzte horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak